Eskola

Parte hartu nahi duzu EASO BASKET familian?

Saskibaloi ESKOLA klubaren altxor nagusienetako bat da. Benjamin (Lehen Hezkuntzako 3. Eta 4. mailak)eta Alebin (Lehen Hezkuntzako 5. Eta 6. mailak) kategorietako haurrei zuzenduta dago.

Gaur egun 125 haurrek baino gehiagok osatzen dute saskibaloi ESKOLA. Klubean ibilbide luzea egiten duten jokalari gehienek bertan eman dituzte lehen urratsak, eta Senior kategoriara iritsi arte jokatzeko aukera daukate.

ESKOLA saskibaloiaren hastapen fasea da, eta haurren trebakuntza eta heziketa emaitzari gailentzen zaio. Interesa daukaten guztiek daukate lekua.

Horretarako, maila goreneko entrenatzaile-taldea dugu, eta funtsean hezkuntza-profila, errespetuaren, hezkuntzaren eta talde-lanaren oinarriak ezartzen dituena.

ESKOLAKO jokalari kopurua kontuan hartuta, entrenamenduak adinaren eta sexuaren arabera antolatzen ditugu.

Benjamin kategorietako eta lehenengo urteko Alebin kategorietako taldeek Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak (GSF) antolatutako «saskibaloi-eskolen arteko partidak» jokatuko dituzte. Hau da, denboraldi osoan 20 partida inguru jokatuko dituzte.

Bigarren urteko Alebin kategoriako jokalariek Errendimenduzko Alebin liga (Gipuzkoako Txapelketa) jokatuko dute. 10 jardunaldi inguru jokatuko dituzte, eta final batekin erabakiko dira txapeldunak.

Gainera, denboraldi osoan zehar klubak irteerak antolatzen ditu beste txapelketa batzuetara. Beste leku batzuetako taldeen aurka jokatzeko aukera oso positiboa da jokalarien garapenerako.

EASO BASKETek ikastetxeei ere laguntzen die, behar den guztia emanez, eskola kirola baldintza onenetan egin dezaten: koordinatzailea, entrenatzaileak, kirol plangintza, etab.

Gaur egun, hemen gaude: