Emakumea Kirolean
Kantxan eta kantxatik kanpo elkarrekin haztea
EASO Basketen uste dugu kirolak pertsonak osatzen dituela.
Horregatik, egunero lan egiten dugu neskek, gazteek eta emakumeek gune bat aurki dezaten saskibaloian hazteko, lehiatzeko eta aukera berdinekin gozatzeko.
Klubeko kategoria guztietan —mini kategoriatik hasi eta senior mailara bitarteko taldeetan, edota entrenatzaileen artean— emakumezkoen prestakuntzaren, lidergoaren eta ikusgarritasunaren aldeko apustua egiten dugu; erreferenteak daudenean, etorkizuna aldatu egiten delako.
Gure errealitatea
Eskailera osoa daukan kluba
Talde
Errendimenduko
taldeak
Partaidetzako
taldeak
Talde
Eskolan
Emakumezko taldeak
Jokalari
baino gehiago
Entrenatzaile
baino gehiago
Txapelketa lehiakorrenetan talde gehien dituen Euskadiko Kluba.
Gipuzkoako eta Euskadiko selekzioetara iristen diren jokalariak
Nuestra realidad
Un club con escalera completa
Jarduera ildoa
01
Saskibaloi munduan gelditzea eta jarraipena izatea
Emakumezkoen taldeetan saskibaloia uzten duten jokalarien kopurua murriztea errendimenduko eta partaidetzako taldeetan.
Motibazioa eta talde baten parte izatea sustatzen dugu; baita ikasketen, entrenamenduen eta bizitza pertsonalaren arteko oreka ere. Horrela, jokalari bakoitzari bere kirol garapenean eta garapen emozionalean lagunduz.
02
Emakumezko erreferenteak eta lidergoa
Klubean lider diren emakumeak ahalduntzea eta trebatzea: entrenatzaileak, koordinatzaileak eta teknikariak.
Haien konfiantza, lidergo teknikoa eta ikusgarritasuna sustatzen ditugu saskibaloiaren arlo guztietan.
Jokalari izatetik entrenatzaile bilakatzera:
Sostengua duen bidea.
Senior mailan zein formakuntza adinean dauden taldeetan mentoring programak ere bultzatzen ditugu.
Tailer interaktiboak, hausnarketarako hitzaldiak eta coaching saio pertsonalizatuak antolatzen ditugu motibazioa, komunikazioa eta erresilientzia indartzeko.
“Klubari esker konturatu nintzen aulkitik ere saskibaloiari lotuta jarrai nezakeela.”
— Ane, entrenadora.
Arrakastak eta erreferenteak
2023an, Espainiako txapeldun izan ginen emakumezkoen 3×3 modalitatean! 40 urte baino gehiagoan hori lortu duen Gipuzkoako eta Euskadiko lehen kluba izan gara.
Lorpen horrek erakusten du EASO Basketen emakumezkoen saskibaloiak daukan maila, pasioa eta etorkizuna.
Ezer Aurkitu Ez
Badirudi bilatzen ari zarena ez dugula aurkitzen.
Nola parte hartu
Jokalaria, entrenatzailea edo familiako kidea bazara eta parte hartu nahi baduzu, zure zain gaude.
Enpresa edo erakundea bazara, gure berdintasun eta prestakuntza ildoak bultzatuz lagundu dezakezu.
Gehiago jakin nahi duzu “Emakumea Kirolean” proiektuari buruz?
Deskargatu hemen gure triptikoa.