Urtarrilaren amaieran iritsi ginen… eta aurtengo MINIKOPA eta BABYKOPAri buruzko informazioa kaleratu genuen. Irailean EASO KOPA jokatu ondoren, ESKOLAri eskainitako gure txapelketen ordua da.

Aurten MINIKOPAren XI. edizioa (2012-2013 belaunaldiak) eta BABYKOPAren VI. edizioa (2014-2015 belaunaldiak) ospatuko ditugu. Edizioak batzen jarraitzen dugu eta lx txikienak ahalik eta gehien gozatuko duten txapelketa bat antolatzen jarraitzen dugu. Beste urte batez, egun oso biziak izango dira, partida askorekin eta ilusio handiarekin parte hartzaileen aurpegian.

Ekitaldiaren DOSSIER informatiboa gure webguneko “Dokumentuak” atalean dago eskuragarri, eta hemen ere deskarga dezakezue: DOSSIER MINIKOPA/BABYKOPA 2024.

Zuen zain egongo gara aurten ere!