Easo Basket  eta Gipuzkoa Basket  klubek, ados jarrita, azken denboraldietan indarrean egon den lankidetza hitzarmenetik aldentzea erabaki dute.

Bi klubek lankidetzarako guneak izango dituzte etapa berri honetan, beren kirol proiektuen erabateko autonomia zainduz eta Gipuzkoako saskibaloiaren garapen eta hazkundean laguntzeko asmoarekin bat eginez.